Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

Albiztarren leinuaren artean bazegoen bat senitarte guztiak gainditu zuena, baita jatorrizko oinetxea ere. Eta hiru urtez aritu ziren Rui Martinez Gareka “el Viejo” izena erabiltzen.

Albiztar guztien artean oroitzapen gehiago utzi duena Rui Martínez I Gareka da. Pertsonaia hau oso aktibo egon zen XIV. mendean, garai hortako dokumentu ugarik erakusten duten legez. Eskualde berean merio eta probestu izatera heldu zen.

1416an, bere seme nagusia Rui Martinez II Munitibarko probestu nagusia izan zen, baita Bizkaiko diruzaina ere.

1448ko udan, Rodrigo gazteak, Albiz Garekatarren hirugarrena, Abendaño eta bere ahaide Gonzalo Arantzibiarekin joan zen Arrasateko hiribildura erreketa ospetsua gertatu zenean. Eta 1449an, Albiztarrak ganboatar talde guztiekin (Arantzibia, Arteaga eta Belendiz eta beste batzuk), batez ere Okaren arroan daudenekin, Lekeitioko hiribildua setiatzera eta Adan Yartza oinaztarra erasotzera.

1450ean, Albiz Garekatarren bigarrena hilda zegoenez, bere seme nagusiak, aipatutako Rodrigo gazteak, 1452tik aurrera Busturiako merindadean Rui Martinez III legez hasi zen ezagun egiten.

1466an Albiztarrek ganboatarrekin zuten harremana eten zuten eta Gernikako eskualdean guda zabaldu zenean talde-burua, hau da, Juan Alonso Muxika, joan zitzaion laguntzera. Borroka gogor hau Errenterian gertatu zen eta Arteagatarrak galtzaile atera ziren.

Dorretxea
Dorretxea.

1476an, Gernikan, Bizkaiko bizilagun jauna on Fernandok Foruak zinpetu zituenean bertan agertu zen Rui Martinez III, baita bere ahaide Pero Martinez Albiztarren jatorrizko oinetxeko jauna ere.

Rui Martínez III 1448an hil zen. Bere semeetariko bat, Ochoa Ruiz Albiz 1471n, beste bizkaitarrekin batera (oinaztarrak eta ganboatarrak batera) foruen eta lortutako askatasun-mailaren defentsan aritu izan zen borrokan Gaztelako erregeen kontra. Hori guzti hori, Foru Orokorra hautsi zitzaketen agindu batzuk bete ez zituztelako.

Mungian gertatutako gudan gaztelatarrak galtzaile atera ziren.

Ochoa Ruiz Albiz berriro agertu zen data desberdinetan ekimen garrantzitsuetan; 1476an esaterako, Gernikan, Bizkaiko bizilagun jauna on Fernandok Foruak errespetatuko zituela zin egin zuenean, bertan egon ziren bizkaitarrak eurek men egingo ziotela adieraziz eskuan mozua emanez.

Baina, amaitzen joateko, 1487an, Ochoa Ruiz Albiz, Jaunaren izen hori berrogei urtez eraman eta gero bere bizkaitar gutun heredagarria kendu egin zioten. Horrekin batera, bere etxe guztiak lurraren maila berean geratu behar ziren. Den-dena, bere Jaunei ez zielako men egin eta Chinchilla epaileak heriotzara kondenatu zuelako.

Bestalde, Garekako antzinako dorretxea XVIII. mendean aldaketak izan zituen, Arratzuko Elorriaga auzoan dagoen gaur egungo Garekadorre izenez ezaguna den eraikina bihurtu arte.

Eraikin kubikoa da, halanduz eginda dago eta teilatua lau isurialdekoa da. Altura bi eta ganbara ditu eta hiru bao ardatz, eskartzano etarte txikiarekin.

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.