Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Jauregia eta etxe neoklasikoak

Eraikin kubikoa da eta teilatua lau isurialdekoa da. Fatxadak altura bi eta ganbara ditu (oso ohikoa da neoklasiko herrikoian). Hiru bao dinteldun ditu eta bao eta izkinak harlanduzkoak dira. Etxea egoera onean dago eta oraintsu margoztu da.

Etxea norena den aipatzen duen inskripzioa du sarrerako dintelaren gainean: “construida por D. Juan Tomás de Gandarias en 1852”. Gandariastarrek etxea udaletxea baino askoz ere lehenago egin zuten eta eskola ere askoz ere geroago egin zen (Gandariastarren babesean).

Jauregiarren aurretiko ikuspegia
Jauregiarren aurretiko ikuspegia.

Arratzuko Loiola auzoan dago. Udaletxearen aurrean, hirigunean.

Norbanakoen jabetzakoa denez beraren barrura ezin sar daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.