Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Probalekuak eta frontoiak

Irekia eta eskuineko horma eta guzti. Elizako hormek osatzen dute. Harlangaitza. V. mendekoa. XIX. mendearen hasieran (1800-1801) berreraikia. Arkitektoa Alexo de Miranda. Desagertuta.

Gorrizko Andra Mari elizako Ipar-ekialdeko hormek osatzen zuten pilotaleku hau. Neurriak ondokoak ziren: 16,6 m luze, 7 metro zabal eta 8 m gora. Frontoia eliza bera zenez gero, ez dago jakiterik noiz hasi ziren frontoi gisara erabiltzen; horrexegatik jarri ditugu parrokia neoklasikoaren datak. Azken urteetan plaza-frontoiaren behea hormigoizkoa zen eta kantxa dilatazio junturek mugatzen zuten.

Nabarnizko frontoiak
Nabarnizko frontoi zaharra elizaren hormek osatzen zuten. Eskumaldean probalekua
zegoen. Gaur egun, probalekua eta frontoia estalia duen eraikina eraikita dago.

Frontoiak mugatzen zuen hirigintza-multzoa ondokoek osatzen zuten: elizaren sarreretarik jarraipena zen eta jesarleku zein arbola txiki batzuk zituen plazatxo altxatu batek; eta udaletxeak, plazako ezkerreko aldea ixten zuen etxe-multzo baten zatia zenak. Era berean, probalekutik harantzago, pare bat etxek ixten zuten eskuineko alderdia ere.

Hormaren kontrako jokoan aritzeko, elizako angelu baten aprobetxamenduaren adibide bitxia genuen; gainera, eskuineko horma ere bazuen eta horrek are interesgarriagoa bihurtzen zuen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.