Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Probalekuak eta frontoiak

Irekia. Elizari lotura frontisetik. Frontisean harlangaitza eta harlandu zarpeatua. Urte zehaztu gabekoa. 1888an handituta. 1910ean konponduta. Konponketaren arkitektoa Juan Aranzibia. Egoera onean dago.

Mundakako talaian dagoen udal-frontoia, XIV. mendeko Igokundearen elizari atxikituta. Neurriak ondokoak dira: 29,8 m luze, 10 m zabal eta 10 m gora. Ezkerreko horma mailakaturik dago 5. koadrotik aurrera; behea, lehenago lauzez hornituta, gaur egun asfaltaturik dago eta kontrakantxaren marra margozkoa da. Errebotean harmaila txikitxoa dago eta hori kontrakantxaren mugatzen duen hormatxoari lotzen zaio; horrela, platanoz beteriko plazari begira dagoen jesarleku jarraia eratzen da.

Mundakako frontoia
Mundakako frontoia.

Frontoi hau eraiki zeneko data zehatzik ez dago; izan ere, frontisa elizako horma denez gero, agian eliza egin zenetik jokatu da bertan.

Argi dago, hala ere, frontoiari buruz ukitutako lehenengo agiriaren datakoa, hau da, 1888koa baino askoz lehenagokoa dela; izan ere, dokumentu horretan pilota-jokoan aritzeko tokia berritu eta konponduko dela aipatzen da. Horretarako, 8.000 pezetako aurrekontu egon zela eta lau hilabeteko epea.

Frontoi hau oso erabilia da eta pilota eskolak ere bertan egiten ditu bere jarduerak. Eskolak badu bere ordutegia frontoia erabiltzeko, errebotean jarritako letrero batean ageri dena. Horrek argi frogatzen du askok eta askok bertan jokatu gura izaten dutela, irekia izan arren. Adibide hori kontuan hartu beharko lukete plazako frontoiak estali nahian dabiltzan udalek; izan ere, frontoia estaltzearren askotan hondatu izan da pilotalekua osagai duen multzo arkitektonikoa.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.