Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Probalekuak eta frontoiak

Irekia. Beraren frontisak euspen-horma baten zeregina betetzen zuen, eliza eta udaletxearekin batera. EreƱoko kareharria eta harlandu zarpeatua. 1950etik 1999ra arte. Auzolanari esker eraikia. Suntsitu zuten arte, egoera onean zegoen.

Santiago eliza eta udaletxearekin batera, herri gunean kokaturiko udal-frontoia. Plaza haizetik babesten zuen, frontisa Iparrari begira jarrita zegoelako. Neurriak ondokoak ziren: 21 metro luze, 7,5 m zabal eta 8 m gora.

Kortezubiko antzinako frontoia ezkerraldean eta, gaur egungoa, eskumaldean.
Kortezubiko antzinako frontoia ezkerraldean eta, gaur egungoa, eskumaldean.

Eraiki zeneko data adierazten zuen lauza batek frontisa zuen eta, ertzetan bi obelisko txiki zituen, ezkerreko hormaren amaiera 9. koadroan zehazten zuenaren berdinak. Kontrakantxan frontoia eta frontisaren atzeko haur parkerako bidea mugatzen zuen eskudela ez eze pare bat platano eta elizarako eskaileratan amaitzen zen probalekua ere topa zitekeen. Errebotean, iturri eta hormatxo batek ixten zuen plaza, betiere frontoiaren alboko hormaren lerroari jarraituz.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.