Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Probalekuak eta frontoiak

Irekia. Errebotean eskolei lotuta. Kare-harrizko harlangaitza. 1929koa. 1980ean berrituta. Arkitektoa Diego Basterra. Egoera onean dago.

Ibaetako antzinako (1904) eskoletako frontoia, Alfontso XIII.a izeneko lehengo plazan (Laidarako errepidean) kokatuta; 36,9 metro luze eta 9 metro zabal da. Ezkerreko horma hormigoizko blokeak erabiliz eraiki zen harlangaitz modura; frontisa, ostera, Ereñoko harriaz eginda dago (alboko hormako erremateetan erabilitako harri berbera). Kantxako behea hormigoi armatuz eginda dago. Kontratista Antonio Erdozia izan zen eta obra egiteko esleitutako aurrekontua 19.700 pezetakoa izan zen.

Ibarrangeluko Ibaeta auzoko frontoia
Ibarrangeluko Ibaeta auzoko frontoia.
Frontoia 1958an handitu zen “Cancha Vasca”
filmaren filmaketa egiteko.

Apaindurari dagokionez, ezkerreko hormak ebakidura okertuta dauka eta 9 metroko frontisa amaitzen da San Andreseko gurutzeak dituen armarridun frontispizio barrokoan. Armarria bi pilastra eta lau obelisko txikiren barruan ageri da. Kontrakantxan oraintsu arte galtzadarrizko probalekua zegoen eta kontatzailearentzako kioskoa, biak 1951n eraikitakoak. Kioskoa hirigintza jarduketa txarraren ondorioz desagertu zen. Platanoz beteriko ibiltoki batek eta berori errepidetik banatzen duen eskudela batek osatzen dute multzo arkitektoniko hau.

Ibaetako frontoia edertasunean plazako edozein frontoirekin lehia daitekeen eskolako pilotalekuaren eredu garbia da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.