Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Morgako Andra Mariko herrian eta zehatzago Erroteta auzoan, Butroe ibaiaren ertz batean, kokatuta dago.

Agirietako lehen aipamena 1635ekoa da, Teniente Generala Morgako errotak bisitatzera joan zenekoa hain zuzen ere. Teniente Generalak udalerriko herritar bat atxilotu zuen eta lege-hauste berdinengatik zigortu zuen Errotatxuako errotaria, errota horretan pisaketen kontrol zehatzik eraman ez zutelako. Izan ere, anega bakoitzeko 6 libra arto edota ehotako 16 libra gariko libra bat kobratzen zuelako, Foruan ezarritako arauen arabera 18tik edo 19tik bakarra eraman behar zuenean.

Errotatxu5
Errotatxu errota (Erroteta, Morga).

Errotatxu errota apur bat eraldatu da, nahiz eta 1983ko uholdeen ondoren erabat hondatuta badago. Aldapararen eredua bat dator ohiko ezaugarriekin, ubide zabalak baititu begien bistan gau egun. Errotarri-pare bi zituen artoa eta garia ehotzeko. Ura ateratzeko kanalak puntuerdiko arkua du eta bere ibilbidea oso laburra zen ibaitik oso gertu zegoelako.

Egoitza-taldean kokatuta zegoen, errota-lanak egiteko zein errotaria bertan bizitzeko egokituta baitzegoen.

Gaur egun ez dago martxan.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.