Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Errotabarri errota Baldatikaerrekaren ertz batean, Foruako Urberuaga auzoan, kokatuta zegoen, Urkieta baserriaren aldamenean eta Urkieta errotatik gorantz hain zuzen ere.

XVII. mendearen hasieran Foruako Elizateak errota hau eraikitzeko esfortzuari aurre egin zion.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 363 errealen truke.

1799an jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 363 errealen truke.

1810en jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 363 errealen truke.

Independentziaren Gerraren ostean udalak zuen zorpetze-maila handitu zuenez saldu behar izan zuen, jabego pribatura igaro zelarik.

1814ean jabea Antonio Arribaltzaga zen eta errentan emanda zuen 143 errealen truke.

1863an jabea Jose Manuel Ortuzar zen eta ez dago argi errentan emanda ba ote zuen, baina bai 494 erreal lortzen zituela.

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

XX. mendearen erdialdera arte martxan egon zen.

Gaur egun ez da inolako aztarnarik geratzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.