Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Lorentzo baseliza Gautegiz Arteagako Isla Bekoa auzoan, 15 metroko altueran kokatuta dago.

Laukizuen oinplanodun (13,40 x 7,05 m) eta nabe bakarreko baseliza, lau zinbrien gaineko estalkia isurialde bietara duela; apareju urria dauka ertzetako harlanduak eta ipar fatxadan erabilitako harlanduak kenduta. Erdi-puntuko sarbidea eraikuntzaren oinaldean dago mendebaldeko fatxadan eta zurezko gurutze batez erremataturik. Zenbait bao ditu hegoaldean baina azpimarragarriena aldare osteko gunearen leiho bikoitzak izango lirateke baina geroago aztertuko ditugu. Zorua porlanezkoa da nabean eta zurezkoa presbiterioan.

San Lorentzo baseliza
San Lorentzo baseliza (Gautegiz Arteaga).

Apaindurari dagokionez, zurezko erresel handia dauka aldarearen gaineko kanoi handi baten itxuran; horrekin batera, gainera, San Lorenzo, Bihotz Sakratuaren eta Sortzez Garbiaren irudiak eta zaindariari dedikaturiko antzinako zurezko taila bat daude.

Eliza honek zaharberritze desberdinak jasan ditu bere historian, 1641, 1692, 1715, 1763 eta garrantzitsuena 1793an egindakoa; 1862an sarreran ate berria jarri zitzaion.

Hala eta guztiz ere, eraikuntza honetan nabarmentzen den osagaia burualdearen leiho bikoitz takatua izango litzateke, izan ere, mozarabe berantiar estiloko aurre-erromatar garaiko aztarnatzat hartzen da, seguruenik XI. gizaldikoa. Monolito trapezoidal haren gainean egindakoa, harroin eta kapitel funtzioak egiten dituen bi bozeldun zutabearekin berezitutako argi bitan bananduta dago. Kanpoaldeko ertzak sokaren antzeko erliebearekin apainduta daude. Begi bi ditu bi koroez berhesituta eta irtenune txikiarekin mainelaren gainean mihia txikia osotuz. Baoa badirudi Urdaibaiko itsasadarraren gaineko toki pribilegiatu honetan kokaturiko antzinako eraikuntza baten aztarna dela.

Leiho geminatua
Leiho geminatua.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.