Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Etxeandia Etxe Serorategia Muxikako udalerriko Ibarruri herriko Elizalde auzoan kokatuta dago.

Lau isurialdeko estalkia duen jauregi barroko kubikoa da. Harlangaitzezkoa da, fatxada nagusia izan ezik, harlanduzkoa baita. Berau bi altueratan bananduta eta bi dinteldun bao-ardatzetan egituratuta dago. Sarbidea eta belarrien gaineko leihoa aipatu behar dira. Bere ezkerraldean, beste bi bao txiki daude, bata dintelik gabekoa eta bestea beheratutako erdi-puntukoa. Azken hau oso neurri txikikoa denez arkua harlanduzko pieza bakar batean sartuta dago. Mesedeetako armarria du eta bertan ondoko inskripzioa irakur daiteke: “María Magdalena 1614”.

Jesus Gurutziltzatuaren baseliza
Etxeandia Etxe Serorategia.

XVI. mendearen hasieran, emakume ezkongabe eta alargun talde batek etxetzar horretan “Santa María Magdalena” deituriko serorategia sortu zuen. Kastitatean, lanean, barauan, penitentzian, erromestasunean eta otoitzean oinarritutako bizimodua sortu zuen.

Garai horretan, komunitate hori ez zegoen beste edozein komunitate erlijiosoaren mende. Hala ere, Trentoko Kontzilioak serorategi guztiak erakunde erlijioso ortodoxoren baten sartzea derrigortu zituen. Era berean, derrigorrezko klausura ezarri zien.

Jesus Gurutziltzatuaren baseliza
Ibarruriko serorategiko Mesedeetako armarria.

Emakume horiek, 1954an, baldintzetariko bat bete zuten, Meseedetako ordenean sartu baitziren. Orden horren babes juridiko eta izpiritual pean geratu ziren eta, ondorioz, etxe hura serorategia izatetik komentu izatera pasatu zen. Baina klausurakoak izatea ez zuten onartu, zeren eta serorategiaren txirotasun endemikoari limosnak biltzeko aukera ez izatea gehitu behar zitzaion. Izan ere, klausura aginduak muturreko txirotasunean murgiltzea zekarren.

Hala ere, herentzia batek arazoa konpondu zuen. Etxeandia Serorategi Etxea, gaur egun, etxebizitza-eraikina bada ere, eraiki zen garaian komentu izateko altxatu zen.

Juan Iñiguez Arteaga 1620an Portuko Errenteriako etxean (portuko aduana) hil egin zenean, bere andrea Marina Saez Iturburuk bere ondasun guztiak jaso zituen. Berau, era berean, Ibarruriko komunitateari bere jabetzak eta aurrezkiak eman zizkion, eta errenteria-etxea Mesedeetako komentu berria bihurtzea baimendu zuen.

1625eko urtarrilaren 8an euren etxe berrira joan ziren Ibarruriko kleroak lagunduta. Zortzi egun beranduago, urtarrilaren 7an, klausuran sartu ziren.

1638an Etxeandia Etxe Serorategia saldu zuten komentu berriaren aldamenean eliza berria eraiki ahal izateko.

Orduz geroztik, etxe-jauregi hori nekazal-etxea bihurtuta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.