Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Migel Goiaingeruaren baseliza Altamirako auzoan kokatuta dago.

Eraikin honek oinplano angeluzuzena du (27,50 x 9,70 m). Barnealdean absidea du. Iparraldean eta Hegoaldean sakristia itsatsita du. Bistan dauden harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Hiru bular-horma iparraldean eta beste hiru hegoaldean. Hiru isurialdeko teilatua. Kanpai-dorrea erdi-puntuko lau arkuren gainean dago. Horien azpian sarrera nagusia dago. Fatxadaren hegalak bi pinakulurekin errematatuta daude. Erdi-puntuko arkua hegoaldean. Arku lobuludun beste bat mendebaldean. Hiru bao zirkular hegoaldean eta bat iparraldean. Egurrezko zorua. Oinetan eta Epistolaren aldean arkupea dago.

Barnealdean ondoko irudiak gordetzen dira: Kristo Santua, San Migel Itsasoko Birjina, San Antonio, Karmengo Birjina, San Isidro, Jesusen Bihotz Sakratua, San Jose eta Sortzez Garbia.

Eskumako kaperan ondoko irudiak daude: San Joan, Doloretakoa, Kristo Santua eta San Judas. Irudi horiek, Aste Santuan, prozesioan ateratzen ziren.

Artapen-egoera ona du.

San Migel
San Migel.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.