Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Lemandaroko San Joan ermita Kanpantxu auzoan kokatuta dago, tontor baten Uriarteaurreko baserri-etxetik 50 metrora hain zuzen ere.

12,25 x 5,60 metroko oin angeluzuzena dauka. Hormak harlangaitzez eginda dauzka, harlanduzko kantoi-harriekin. Teilatua isurialde bikoa da, bost zinbria gainean dago eta harlangaitzezko kanpandorrea dauka, kanpai bat dauka bao batekin eta goiko puntan harrizko gurutzea. Atea erdi puntukoa da, hegoaldera begira dago eta gurutzea dauka erliebean. Era berean, ekialdeko horman leiho dinteldun bi ditu. Nabean behearen gainean terrazoa dauka eta presbiterioan harrizko losak. Amaitzeko, atari txiki bi ditu Ebangelioaren eta Epistolaren alderdian eta egoera onean daude.

Bertan ondoko irudiak daude: San Joan Bateatzailea, San Martin eta Santa Mañeren (ezaugarriengatik Santa Margarita dirudi) irudiak ditu.

Oso artapen-egoera onean dago. 1981ean berriztatu zuten Elizbarruti, Udal eta auzokoen diruekin eta gainera, auzokoek konpontzen lagundu zuten.

San Joan
Lemandaroko San Joan baseliza
(Kanpantxu, Ajangiz).

Labayruren 1641-1642ko kronikan Lemandaro auzoko San Joan Bataiatzaile eta San Martin izenekin aipatzen da.

1736ko otsailaren 24ean Kalagarriko Gotzaintzearen bisitatzailea etorri zen. Baselizako ondasunak aipatzen dira:

"Memoria de los bienes que tiene y posee la hermita de San Marn, y S. Juan Baupta. de Lemandaro sita en el Conzejo de Ajangiz.

Primeramente tiene y posee una arboleda contigua a la dicha hermita que produze de corte a corte unas treinta cargas de carbon poco mas o menos.

Ytt. el altar con los bultos de los dhos. santos muy dezentes.(...)

Ytt. con esquilon dezente por el qual se rezela no se halla endido por el eco bronco que despide.(...)

Ytt. todo el pavimento de la hermita muy bien reparado".

San Martinen izena XVII. gizaldi hasierako testamentu batzuetan agertzen da eta 1759an ere horrela deitzen zitzaion, inguruko errepideei buruz dokumentu baten agertzen den legez.

“el camino que se dirige desde la hermita de la Magdalena hasta la de Asunción y consiguiente hasta la de San Martin, se considere como real publicos de procesiones, y letanias y servidumbres”.

1864an dokumentazioan bakarrik San Juan agertzen da. Beraz, XIX. gizaldi hasieran aldatu zela esan genezake. Era berean, "Lemandaro" izena Antzinako Erregimenean kontzejuan egon zen izen bereko kofradiarekin erlazionatuta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.