Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Migel Goianingerua baseliza Uribarri auzoaren M-an, isolatuta, Nabarniztik EreƱora doan antzinako herribidearen ondoan. Herrigunetik 300 m-ra. Bertatik PR BI-174 ibilbide laburra igarotzen da.

Oin-plano errektangeluarra (10,20 x 6,60 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Lau isurialdeko teilatua du. Ez du kanpai-hormarik. Kanpaia barnealdean dago. Fatxada nagusian egurrezko hesia dago eta bertan atea. H-an bi gezi-leiho ditu. Egurrezkoa zorua. Aurrealdean arkupea eta erantsitako jesarlekua ditu.

San Migel, San Roke eta Madalen Santuen irudiak gordetzen ditu.

2005. urtean berreraiki zen.

San Migel Goiaingerua.
San Migel Goiaingerua.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.