Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Joan Bataiatzailearen baseliza, herritarrentzat Yandonis, Meaka herriko Ganbe auzoan kokatuta dago. Zelai batean dago Yandoniz baserri-etxetik 50 m-ra.

Nabe angeluzuzen (14,40 x 9,80 m) bakarreko eraikin honen burualdean presbiterioa den espazio txikiagoa du. Teilatua, gaur egun jausita, isurialde bikoa izango zen eta sekzio txikiagoa izango zukeen absidearen gainean. Zinbria biren gainean oinarrituko zen. Bao bakarreko harlanduzko kanpai-horma zukeen. Ez du kanpairik.

Barnera sartzeko sarbideak puntadun arkua zuen. Ondo landutako dobelak zituen. Gaur egun, baina, nekazaritzarako tresnak gordetzeko teilatu batek estaltzen du. Ekialdeko fatxadan kokatutako sarbide honen ondoan, beste bat zegoen hegoaldeko horman. Bao bi horiekin batera iparraldera orientatutako horman gezi-leiho txikia eta aipatutako teilatuaren gainean dagoen dinteldun leihoa daude.

Barnealdera, nabe bakarreko gorputza ikusten da. Garaipen-arku batek presbiterioa banatzen zuela ikus daiteke. Presbiterioan, horman sartuta, aldarea zuen. Horren gainean, baselizaren apainketa-altzariak egongo ziren. Bi espazioak banatzen duen garaipen-arkua harlandu onekoa da. Bere dobelek erdi-puntuko arkua adierazten dute.

Oraindik orain, tenpluaren zorua estaltzen zuen lur egosizko harlauzen aztarnak daude. Egurrezko koroaren aurreko hagan irakurtezina den ondoko inskripzioa dago: ESTA OBRA HIZO EL MAESTRO MARTIN DE GURRAZA. AÑO DE 1722.

Gaur egun ez du irudirik. Aldarean ondoko irudiak zeuden: 1660ko San Joanen irudia (Ganbeko auzo-eskolan gordeta), San Pedrorena (Morgako parrokian dagoena) eta Alexandriako Santa Katalinaren 1400eko egurrezko taila (Derioko Elizbarrutiko Museoan dagoena).

Bere artapen-egoera txarra da. Horren erantzule jabetza norena den argi ez izateak bertan behera uztea ondorioztatu du.

San Joan Bataiatzailea
San Joan Bataiatzailea.

Iturrizak bildutako herri-tradizio baten arabera San Martin baino lehenago hau izan zen parrokia. "(...) La de San Juan Bauptista, con pila batismal con tradición de que fue Parroquia antes de que se fundase la de Sn. Martín de Morga (...)".

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.