Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Atxerreko San Pedro baseliza Atxerre mendiaren tontorrean kokatuta dago. Hemendik Urdaibaiko ikuspegi ederra dago.

Oin-plano errektangeluarra (11,87 x 9,67 m) eta eliza-buru zuzena duen eraikina da. Nabe bakarrekoa da eta lur egosiaz egindako lauzadun zorua du. Hormak harlangaitzezkoak dira. Bi isurialdeko teilatua du hiru zinbrien gainean. Kanpandorrerik badauka eta bertan kanpaia du. Hegoaldean atea du eta burdinazko sarez babestuta dago. Epistola aldean arkupea dago, burudun sarrera-atea daukana, oin artez eta landutako zangoek estalita. Alde honetan leiho bi ireki ziren, burdinazko sarez babestuta daudenak, eta iparraldekoan, horma-zulo itxuradun huts-gunetxo bi. Epistolaren aldamenean arkupea du. Iparraldean, harrizko mahai luzea zuen eta aulki luzeak daude. Egurrezko atean, letra urdinekin margotuta SAN / PEDRO dago. Dirua sartzeko irekiune txikia dago.

Barnealdean, harrizko aldarea eta santu-santen irudiak daude. Mendebaldeko horman, itsaso exbotoak daude.

Lehenago, baselizaren aurrealdean eta haitz baten gainean zementuzko plakan egindako inskripzio bat zegoen eta hauxe zioen: ERMITA DE / SAN PEDRO ACHERRE / SIGLO XV / Altitud 310 m / VI-MCMLXVI.

Gaur egun, berriz, kareharrian zizelkatuta beste inskripzio hau dago. Ondoko inskipzioa du: ATXERREKO SAN PEDRO BASELIZA / BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK 1994.EAN BARRIZTATUA / 1994. EKO EKAINAREN 28AN. Alboan Bizkaiko Foru Aldundiaren harmarria dago.

San Pedroren, San Gregorioren eta San Nikolasen irudiak beneratu dira.

Gaur egun, hiru irudi daude: Andra Maria eta beste bi Santu gizonezko. Agian, teilatua erori zenean Akordako Andra Mariara eraman ziren San Pedroren efigie biak?

Atxerreko San Pedro
Atxerreko San Pedro.

Artapen-egoera ona da. Azken zaharberritzea 1994koa da.

Aitzinean San Pedro Agirre moduan ezaguna zen.

Harri moderno batean agertzen den idazpuruaren arabera, XV. gizaldian erasi zen.

1.793ko bisitaldian, hormak nahiko ondo zeudela aipatu zen itoginen bat edo beste eduki arren, baina aldareak mantela baino ez zuela bota zion aurpegira, eta gurutze barik zegoela; San Gregorioren irudiak ere ez zuela ez bata ez.

1.829ko behaketan, San Gregorioren aldarearen ohola konpontzeko agindu zen; baita San Pedroren aurpegiaren irudia zuen hilobia konpontzeko eta pintatzekoa ere.

1.945-46 artean berreraiki zuten Juan Irigoieni esker. Berreraiketa lanez arduratzeko batzorde bat izendatu zuten. Jendearen emaiei esker egin zuten aurrera konponketa-lanek; baita norbanakoen laguntzari esker ere, harea eta ura garraiatu eta peoi lanak egin zituzten eta.

1.952an beharrezkoa izan zen ostera ere konpontzea eta suskripzio bat egin zen, 9.000 pezeta batuaz.

Bere sasoian, etxe txiki bat izan zuen baseliza-zainak. 1.616rako egiaztatuta dago baseliza-zainak egon bazeudela. Urte horretako azaroaren 27ko eguneko data daroan gutun batean irakurri daitekeenez, Agirreko San Pedro, Zobarango San Juan eta Kanalako Maria baselizetako zaindariei ordaindu egin zitzaien. Ordainketa gutun horren arabera, azken hamasei urteetan baselizen 40 erreal eralgi ziren Pedro Lopez Agirrek burututako pinturak ordaintzen, eta 67 erreal Canosako Diego eta Arteagako Rodry Muniategi eskultoreari San Gregorio eskultura egitearen alde. Horrekin batera, teilatan 8 erreal eralgi ziren eta dukat bi kriseilutan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.