Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Joan Bataiatzailea baseliza Totorika auzoan, mendiska garai baten kokatuta dago. Baseliza kokatutako lekuari Ermitondo deritzo.

Iturrizaren aburuz, Santa Anako baseliza 1461ean eraiki zuten. Urdaibaiko pariente nagusi batek, Urdaibaiko dorretxeko Peru Ibañez Albiz sortutako jabetza partikularra da.

Orientatzeko eta identifikatzeko puntu moduan hain garrantzitsua zen Erdi Aroko Hirbilduaren sartzeko eta irteteko ate batek izen hori hartu zuela. Beste kasu batzuetan jabetzak adierazteko erabiltzen zen. 1533ko Andra Mariako elizari hamarrenak ematen dituzten etxeen eta jabetzen inguruan 1533ko agiri baten arabera ondokoa irakur daiteke:

Item.- Los garbes, manzanales y tierras de pan llevar y huertas, es comenzado en la tierra de pan sembrar que fue de Ochoa Martínez de Urquilla, que al presente posehe Juan Martínez de Dondiz, de baja hasta las tierras de Santa Ana, que han por linderos: el camino real que va de Guernica a Bermeo; y por debajo, las Ibarra (sic de Santa Ana); y por los costados la dicha heredad de Juan Martínez de Dondiz y manzanales de Santa Ana.

Agiri horien arabera baseliza inguratzen zuen parajea nolakoa zen irudiak dezakegu: hiribilduaren irteeran zegoen, Gernikatik Bermeorako erret bidean, Kosnoaga mendiaren azpian, Dondiz baserrietatik oso gertu eta gari-soroz eta sagarrondo-sailez inguratuta. Ofitazko goragunean kokatuta, ibarretatik nabarmentzen zen eta horiei izena eskaintzen zien 1750 urtera arte, gutxi gora-behera, Manuel María Urdaibaik Santa Ana izeneko etxe berria altxatu eta, beraz, protagonismo guztia lapurtu zion arte. Ofitazko harrobiak mendiaren zati bat jan orduko, Juan Irigoienek zioenez baseliza hartzen zuen belardia bazegoen sombreada por corpulentas encinas bravas.

Horrela bada, Santa Ana baselizak Santa Ana auzoaren izena hartuko du. Gangoiti kalean, goragune batean, Santa Ana baserri-etxearen ondoan kokatuta dago.

Oin-plano errektangeluarra (16,40 x 8,90 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Lau isurialdeko teilatua erorita du. Fatxada nagusian, M-an, sarbidea dago eta puntadun arkua du. Honen gainean, bao bakarreko kanpai-horma dago kanpaiarekin.

Leihoburudun leihoa eta bi gezi-leiho ditu H-an. Harlauzazko zorua du. Egurrezko korua landutako habeekin erakusten du.

Barnealdean ez du irudirik nahiz eta duela gutxira arte Santa Ana, Birjina eta Jesus Haurtxoz osatutako talde eskultorikoa ezagutu da.

Baseliza honetako Santa Anaren irudiaren inguruan Pedro Vázquez Aitak El Nervión-en argitaratutako "La escultura en Vizcaya" artikuluan hauxe zioen honen inguruan:

"que en el coro de la ermitas de Santa Ana, había encontrado tres grupos escultóricos de madera, de verdadero valor artístico. Estos grupos que representaban a la Santa titular con la Virgen y el niño Jesús, estaban relegados al olvido, y en el más deporable abandono, roídos en parte por la carcoma, despintados, ennegrecidos, y maltrechos".

Baseliza hau erortzear dago.

Gernika-Lumoko Santa Ana ermita
Gernika-Lumoko Santa Ana ermita. Fatxada
nagusian, mendebaldera orientatuta dagoena,
puntadun arkua duen atea dago. XV. mendeko
erdialdeko eraikinen ezaugarria den
hareharrizko dobela handiak ditu eta bere
gainean arkeatutako leihoa du. Leiho honek
bi funtzio ditu: argia korura eta
kanpai-hormara pasatzen uztea, eta bere
baoan kanpaiari -kontserbatzen duen
jatorrizko elementu bakarra- lekua uztea.

Jose Antonio Arana Martijak Brisas Gerniquesas aldizkarian, 1960an, ermitaren egoera penagarria aipatu zuen:

"(...) La ermita de Santa Ana está en ruinas. Se ha hundido el tejado por la parte del altar y las imágenes han debido ser retiradas debajo del coro. Con las aguas de la lluvia se inunda la ermita. ¿A quién corresponde la restauración? Nos dicen que a un particular para quien el costo de la restauración sería elevado. ¿Que tál andan los presupuestos municipales de 1960? A ver si pueden echar una mano (...)"

Eta urte berean, aipatutako aldizkariak berriro planteatu zuen baseliza berriztatzearen inguruko gaia:

"(...) LA ERMITA DE SANTA ANA. Hace unos meses hacíamos una alusión al deplorable estado en que se encuentra esta ermita. Recibimos una información que dice: El Arquitecto Sr. Anasagasti se presentó hace un par de meses a los propietarios de la ermita y preguntó por unas imágenes que estaban retiradas por estar carcomidas y muy deterioradas; tenía conocimiento de que eran antiquísimas y al parecer se dedica a la colección de objetos de este tipo que tengan valor histórico. Los propietarios se las cedían si se trataba de conservarlas, pero sin pensar en ningún momento en venderlas. En agradecimiento contestó que si alguna vez se pensaba en restaurar la ermita, él estaba interesado y contasen con él. Ya tenemos arquitecto. Conozco también un señor que esta interesado en que la restauración se lleve a efecto. Pondría lo que hiciese falta para comenzar; ladrillos, tejas, etc. Ya tenemos también colaboración. ¿Que más falta?".

Ermita berriztatzeko “deiak” egin ziren arren, ermita bertan behera dator eta egoera penagarria da.

Badira behintzat 50 urte baseliza honetan mezarik eman ez dela. Santa Anaren jaia ospatzen zen, uztailaren 26an, eta meza eta salbea egiten ziren. Uztailaren 25ean, Santiago Apostoluaren egunean, ere meza egoten zen.

Baseliza norberaren jabetzakoa da eta izen bereko baserri-etxearen jabe bien ardurapekoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.