Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Gazteluak

Erdi Aroan bandoen artean egondako borroken episodioa, begien bistan gertaerarik nabarmenena izan daitekeen bando desberdinen arteko borroka bortitzak Ereñon ere badu adierazpena. Alfontso XIren kronika baten arabera, Ereñozarreko Gaztelu-Dorrea Pedro El Cruel-ek setiatu zuen bertan Tello Jauna kondea babestu zenean. Gazteluak setioari eutsi egin zion eta Pedro El Cruel-ek alde egin behar izan zuen.

Gazteluaren hondarrak
Gazteluaren hondarrak Ereñozar mendiaren tontorrean. Argazkiaren ezkerraldean ermitara, eta antzina gaztelura, igotzeko bidea. Eskuman, berriz, muinoa inguratzen duen harrizko horma, Ereñozarreko gaztelutik geratzen aztarna bakarra alegia.

Ereñozarreko gaztelu honen hondarrak Ereñozarreko San Migel ermitaren inguruan ikus daitezke. Ermita honetan, nobleziak sarritan erabilitako hutsune antropomorfodun sarkofagoa dago. 1332an, Labayruk, orduko sasoian, Bizkaian zeuden lau sarkofago garrantzitsuenen artean kokatu zuen. Historiagile berak aipatu zuen suntsitu egin zutela 1409an, seguruenez garai hartan hain ohikoak ziren bortizkeria-ekintzetariko batean.

Hutsune antropomorfodun sarkofagoa
Hutsune antropomorfodun sarkofagoa.

Ereñotik Ereñozarrerako San Migelerako bidean, igoeraren eskumaldera, Gaztelu deituriko baserria edo garaia zegoen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.