Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

1532ko irailaren 22an, Carlos I. Errege zenean, Juan Perez de Busturiak Busturiako ondasun-lotura sortu zuen. Bera izan zen lehenengo jauna. Elvira anderearekin ezkondu zen, eta euren alaba, Marina, Busturiako bigarren andrea izan zen. Marina Fagaza de Gana jaunarekin, hau da, Ganako jaunarekin ezkondu zen -Fagaza de Gana jaunaren armarrian herriak soteur-ean daude, eta ez, gurutzean-. Horrela, 1625era heldu gara. Urte honetan Isabel Busturia Ibarguen anderea jaio zen eta ondasun askeak eta Busturiako oinetxe-dorretxea jaso zituen. Andere hori San Juan Busturia jaunarekin ezkondu zen, baina seme-alabarik izan ez zutenez, bere iloba Vicente Anastasio Meceta Mendibe jaunak jaso zituen. Hain zuzen ere, 1704ko sutegi-erroldan agertzen den Busturiako dorretxearen jabearen izena.

Armarria
Armarria.

Axpeko Santa Maria elizaren atarian gotiko-plateresko estilokoa da. Tinpanoa dauka, eta bertan kalbario baten gurutzea dago. Horren atzean, Busturiako armarria dago, palean zatituta. Lehenengo zatian, gaztelu bat dago; horren gainean, bost zuhaitz daude, eta behean, buru-hezur bat. Antza denez, goialdeko bost zuhaitzek bost auzoak edo bost herriak irudikatzen dute.

Gaur egun, Busturiako Dorretxea desagertuta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.