Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Beotegi burdinola Busturiako Altamira auzoan kokatuta zegoen.

Mape errekaren urak erabiltzen zituen.

1755 aldera, burdinola honen egoera penagarria zen eta bere jabeek konpontzea erabaki zuten. Euren artean Juan Tomás Mendoza (Busturiako maiorazkoaren maizterra zen, eta burdinolaren erdia eta apur bat gehiago zuen) eta Francisco Belaustegi (On Diego Allende Salazar Gortazaren maizterra, Ganako maiorazkoaren jabea eta burdinolaren zortzirena eta apur bat gehiagoren jabea) zeuden. Biek adostu zuten burdinola berreraikitzea 14.373 errealeko aurrekontua erabiliz.

1775ean, Simón Busturia Uriartek 80 ikatz-sama entregatzeko ardura hartu zuen, bakoitza zazpi erreal eta erditan. Bere jabea On Juan Tomás Menzak (Busturiako semea) juridikoki salatu zuen ikatz-samen ordainketa egin zuelako, gehiena parrokiako elizako Nicolas Uriarte apaizaren bitartez, baina horren truke erregaia jaso gabe.

1810eko Lurralde-Estatistikan ez da berriz ageri burdinola hau. Hori dela eta, ordurako lanean aritzeari utzi ziola pentsa genezake.

Beotegi
Beotegi burdinola (Busturia).

Errota ere izan zen.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.