Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bengolea edo Bengola errota Arbatzegiko San Migel auzoan, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, kokatuta dago.

Lea errekaren urak erabiltzen zituen. Olatxu errotaren ondoren dago.

1745eko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Inaxio Makazaga zen.

1796ko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Lorentza Vargas Durangoko herritarra zen.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Lorentza Vargas Durangoko herritarra zen. Domingo Arteachi alokatuta zion. Errotarekin eta jatorriko etxearekin 814 erreal lortzen zituen.

Bengolea
Bengola errota eta burdinola eraberritzen
(Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz).

Errota honen aldamenean izen bereko burdinola zegokeen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.