Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan dago.

Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Beledrone izenaz gain, Errotabarri eta Kamiñerune izenak ere izan ditu. XIX. mendera arte, Errotabarri izenaz ezagutua, handik aurrera Beledrone esaten zaio. Errotabarri izena oso erabilia izan ohi da errotak izendatzeko. Batzutan, errota, eraikuntza berrikoa izateagatik, besteetan Errotazarra izenari kontrajartzeko. Sarritan, izen hori duten errotek, Errotabarriz gain, beste izen alternatiboa ere izaten dute. Hau guzti hau dela eta, ez da erraza izaten izen hau duen errota identifikatzea. Horregatik, XVI. eta XVII. mendeetan dokumentatutako Errotabarri izenekoak, ez daukagu batere segurutzat, gaurko Beledroneri egokitzen zaizkionik.

1578an Beledrorrota bat azaltzen da: "y por el dho juez le fue dada la posesion en el molino de Hondarra y en el molino de Alboniga en el balle de las Artigas y en el molino de Nulazarra y en el molino de Beledrorrota y en el molino de Errotazara y en el molino de Rotabarria y en el molino de Calaya de avaxo".

Hala ere, ez da posible gaurko Beledrone izatea; alde batetik, XVII. mendean eraikitakoa delako eta XIX. mendera arte ez zaiolako errota honi Beledrone izena ematen.

Esan den legez, XVII. mendearen amaieran eraiki zen errota hau. Horrela erakusten du 1682ko agiriak. Elbira Belendizkoren herentziaz ari delarik ondokoa adierazten du: "Yten es condición de comun consentimiento de dho sres. Diego de Abaroa y Juan Ignacio de Arostegui que atento se la ha adjudicado a dho Juan Ignacio el molino de Rotabarria, que dho J. Ign. y Dª Maria Juan de Velendiz, su madre, aian de dar a dho Diego desde el estolde de su molino llamado Mazaleria aguas para poder fabricar en termino de dho don Diego que es en el que llaman de Boluetas otro molino para el dho don Diego Andres y las dhas aguas o calces se haian de conducir desde el dho estolde hasta fabrica que dho don Diego ha de hacer de nuebo molino en dho termino de Bolueta por la heredad de los dhos Juan Ignacio y su madre que esta detras del dho su molino de Mazaleria".

Agiriak, alde batetik, gaurko Beledrone dagoen tokian eraikitzeko zen errota baten berri ematen du, eta beste alde batetik, lehenagotik zegoen Errotabarri izeneko errota baten aipamena egiten da. Honexegatik, ez dira segurutzat ematen, goian esan den legez, XVII. mendera arte agertzen diren Errotabarri izenekoak gaurko Beledrone direnik. Esan bezala, errota berri bat eraikitzeko asmoa azaltzen da Bolueta izeneko parajean. Baina horretarako Mazaleriagako jabeak bere errotapetik urak eman behar dizkio errota berriari. Bestalde, 1644ko beste agiri batean, Almikerrotaren presa, Bolueta izeneko parajean dagoela esaten da: “la pressa (del molino de Alboniga) esta en el termino de Bolueta”. Hortaz, eraiki nahi den errota berriak, Mazeliaraga baino beherago eta Almikerrota baino gorago egon behar du, hau da, gaurko Beledrone dagoen inguruan.

1970ean itxi zen.

Belendrone
Gaur egungo Beledrone baserri-etxea.

Errota-ardatz bi zituen eta artoa ehotzen aritzen zen.

Gaur egun ez du ehotzeko tresnarik.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.