Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Belabeazkoa errota Baldatikaerreka errekaren ertz batean, Foruan, kokatuta egon zitekeen, baina ezin izan dugu zehaztu.

XVIII. mendearen erdialdera Foruako Elizateak errota hau eraikitzeko esfortzuari aurre egin zion.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 165 errealen truke.

1799an jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 165 errealen truke.

1810ean jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 198 errealen truke.

1814 eta 1863 urteetako agirietan aipatzen ez denez pentsa daiteke ehotzeari utzita zegoela.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.