Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen.

Frantzuerreka edo Arronategi errerako urak erabiltzen zituen.

XVI. mendetik XVIII. mendera dago dokumentatuta, lehenago errota legez eta gero, antza, burdinola bihurtua.

XVII. mendean, jabe batenak izan ziren Zelaia eta Azkue burdinolak, baita Zelaia errota (gaurko Landa) ere: Juan Martinez Belendizkoarena, lehenago, eta Fernando Auleztikoarena geroago; XVIII. mendean, Jose Bentura Mendozakoa agertzen da euren jabe.

Ustez, Azkue burdinola hau, gaur egun Frantzune (begiratu Frantzune errota) dagoen tokian egon zen. Bere kokapenerako erabili den datua 1876koa da: “Molino denominado Azcua en el termino de Landachubarrena, barrio Arronategui, nº 42” esaten du agiriak. Bertan, agertzen diren jabeak, gero Frantzuneko errota eraiki zutenak dira. Bestalde, Landatxu, Frantzuerrekaren goialdean dago Tribizko aldetik; Landatxubarrena, hortaz, Frantzune dagoen lekua dela uler daiteke. Azkenik, 1860ko nomenklatorrean, 42. zenbakia Nafarrolabeko baserri-etxeak dauka, inguru honetatik oso hurbil.

Burdinola txikia zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.