Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Jauregia eta etxe neoklasikoak

Eraikin hau eta parrokiako elizburua elkarri atxikituta daude. Bi solairu ditu. Behekoak, erdi puntuko bost arkudun aterpea du eta, goikoak, bost bao zabal dinteldunak ditu. 1855ean eraiki zen eta eliz-kabildoaren etxebizitza moduan erabili zen. Aldi berean sakristia berria altxatu zuten. Lanon zuzendari Antonio Leandro Zabala arkitektua izan zen. Obrak egiteko Busturiako seme zen Manuel Izagirre kontratatu zuten 27.927 errelen truke. 1857ko uztailaren 13an sakristia berria eta gainean eraikitako abatexea entregatu zituen Manuel Maria Dar Arteta, Mariano Amunategi eta Jose Angel Arrospide, abadea eta elizaren etxezainak eta parrokiako sekularra osatzen zuten komisioaren aurrean.

Abatetxea (Axpe, Busturia)
Abatetxea (Axpe, Busturia).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.