Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Arkitektura zibil Barrokoa

XVII mendeko jauregi barrokoa zen eta orain baserria da. Oin angeluzuzenekoa da, zarpeatutako harlangaitzez eraikitakoa, teilatua isurialde bikoa da eta bere hormak lodiak dira oso. Gainera badauka patin bat, artekatutako ate-zangodun karrerapea eta armarria. Bere sasoian Olaeta-Arestietarrena izango zen jauregia, etxearen armarrian argi ikus daitekeenez. Bere lehen jabea Bizkaiko Jaurerriko Aldun Nagusia Francisco Ignacio Olaeta Arestieta izango zen.

Jauregiaren aurretiko ikuspegia
Jauregiaren aurretiko ikuspegia.

Jauregira hurbilduez gero bere lehen pisuko kapera barrokoa bisitatzea komenigarria da. Honetan, San Juan Buru Moztuari eskainitako kaperea eta erlikia-ontzi txikia ere baditu, Ypolito, Odila, Nikolas, Matias, Marta, Ana, Sebastian, elizako Santuen hondakinekin.

Eraikina berriztatu egin da.

Norbanakoen jabetzakoa denez beraren barrura ezin sar daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.