Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Amunategi edo Porrotena errota Busturiako Axpe auzoan kokatuta zegoen.

Amunategi edo Axpe errekaren urak erabiltzen zituen.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Juan Amunategi zen eta Antonio Zaballosek errentan hartuta zuen 231 errealen truke.

1838an jabea eta errotaria Bautista Izagirre zen.

XX. mendearen erdira arte martxan zegoen.

Amunategi
Busturiako Amunategi errotaren
hondarrak.

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

Gaur egun, kanpoaldeko azpiegituraren (kaltzea) zein barnealdekoaren (errotarriak, ura irtetzeko tunela...) aztarnak daude, egoera orokorra penagarria bada ere.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.