Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

Altamira dorretxea Jaurerriaren sorrerarekin zerikusia du. Jauregi hau sasoi baten Mundakaren eskumenekoa izan zen. Elezaharretako aipamenen arabera, IX. mendearen amaieran Eskoziako infanta bat bizi zen bertan; infanta hori Jaun Zuriaren ama izan ei zen. Seguruenik, pertsonaia horiek guztiak ez ziren inoiz izan, baina jauregia edo dorretxea egon bazegoen eta Bizkaiko Jaurerriko hainbat jaun han bizi izan ziren. Hori argi ikusten da XI. mendean Mundakan egindako dohaintza batzuetan. Historialari batzuek esaten dutenez, Bizkaiko jauna zen Manso Lopezek jauregi edo dorretxe hori berriro altxatu zuen X. mendean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.