Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Alkazarrak

Elementu honi buruzko agiri- eta arkeologi-testigantzak gordetzen dira. Agirion esanetan XIV. gizaldi aurretikoa izan zen, gizaldi honen erdialderako erautsita edo erabili barik zegoen-eta. Aipatu den agiria 1353koa da eta bertan On Tellok Hiribilduko harresi eraikinerako alkazarreko harria dohaintzan eman zuela aipatzen da.

Gernikatik Hiribilduraino heltzen zen bidea jagoteko funtsezko lekua zen; gotorlekuan hondakinak Zarragoitxi mendi tontorrean daude. Era berean, esan behar da sarbide erraza ez zuen tokian dagoela, mendi-mazela aldapatsuen goialdean, Gaztelugatxen gertatzen zen moduan, defentsarako instalazio handirik edo hobi beharrik ez zegoela adierazten zuen. Arkeologi-aztarnen bakarrak landaretzak estali dituen harresi txiki batzuk dira. Harresiok alde bakoitzeko hamar metro baino gehiagoko oinplano errektangeluarra du.

Zabala Otzamiz–Tremoiaren ustetan, Bermeoko alkazarra ez legoke gune horretan Hiribildu erdialdean baino, gotorlekua erauzi ostean Bañoseko Kondearen Jauregia jaso zen orubean.

Harresiok, harriaren gorpuzkera gailenduz, ahozko ohituraren aurrean auzokideen idatzizko eskubide ikur modura jaso ziren. Hala eta guzti, ezin dugu ahaztu zuen defentsa eta armada ezaugarriak. Bermeora etorrita, harresia eraiki ahal izateko Erregetza Albala 1334n jaso zen, bandokideen arteko liskar-ekintzak ugaltzearekin batera alegia. Alfonso XI.a erregearen Albala honek Hiribilduko Prebostetzak harresia eraikitzeko bost urtetan 2000 marai emateko dohaintza ezarri zutenean. Harresi eraikinak hamarkadetako lana eskatu zuen, 1353an bertan harresi lanak amaitzeko On Tello kondeak alkazar zaharreko harriaren dohaintza egin zuen-eta.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.