Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Arkitektura zibil Barrokoa

Jesusa Allendesalazar Muñoz de Salazar Andereak, Albizko lehenengo kondesak, udaldia bertan igarotzeko Albiz Dorretxearen ondoan jauregia eraikitzea agindu zuen XX. mendearen.

Eraikinaren aurretiko ikuspegia
Eraikinaren aurretiko ikuspegia.

Eraikin landu barrokoa da. Oinplano laukizuzen sinplea du, lau uretara egiten duen teilatuarekin. Harlanduzkoekin egin dago izkinak, baoak eta sarbideak izan ezik. Fatxada nagusia simetrikoa da. Aipatzekoa da sarrera-atari txikira sartzeko duen arku karpanel handia, eta atariaren albo bietara dauden leiho-burudun lau baoak. Beste solairu bat ere badago. Horretan beste lau bao handiago daude, sarbide nagusiaren gainean dagoen balaustradadun balkoiaren ezker-eskuin. Balkoiaren alboetara Albiztarren eta Allende Salazartarren armarriak daude.

Allende Salazartarren armarrian hamairu izar daude 4 ilaratan kokatuta hirunaka eta izar bat muturrean eta zortzi dorre orlan, ilargia alde batean eta muturreko dorrearen aldamenean mairuaren burua beste aldean.

Escudo de armas de Allende Salazar
Allende Salazartarren armarria.

Aurreko zuhaiztiak, hegoaldera begira dagoen lorategiak, gaur egun berreraikita dauden inguruko etxeek eta orubera sartzeko dagoen ate handiaren aldameneko gurutzadurak izaera klasizista ematen diote jauregiari.

Gaur egungo jabea Albizko Kondea denez, ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.