Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Aikarangoerrota errota Errigoitiko Atxika-Errekalde herriko Errekalde auzoan dago.

Madalenerreka errekaren ura erabiltzen zuen.

1745ean Jose Erezuma eta Domingo Astoreka ziren jabeak eta errota errentan emanda zuten.

1799an Juan Arriaga eta Josefa Madariaga jabeak ziren eta errota errentan emanda zuten 242 errealengatik.

1863an 630 errealengatik errentan emanda jarraitzen zuen.

XX. mendearen erdialdera ehotzeari utzi zion.

Aikarangoerrota
Aikarangoerrota errota (Errigoiti).

Bi errota-ardatz izan zituen.

Etxea bera zutik dirau, baina ez du elementu edo ezaugarri berezirik erakusten.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.