Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Mendeak dira desagertuta dagoela. Agirre errota hau, dirudienez, Landabasoko errekan egon zen, 1644ko agiri batean, Azatarro izeneko parajea deskribatzeko aipatzen baita: "Venta de dos pedazos de tierras, la una labrada en Acatarro, linda por la cavecera con el camino real y por la ondonada el arroyo que vaxa desde el molino de Aguirre para Vermeio. Tierras bazias que entre ellas y por medio esta el camino real de Acatarro y Elorca. La otra tierra que es bardal, en Elorza, linda por cavecera con tierras (...) del termino de Miraflores".

1701ean, paraje honetan, edo zerbait mendebalderago, Telleria inguruan, beste errota bat ere aipatzen da, Azatarrokoa: “la casa de Azatarro de Arguina y su molino”, eta, 1729an "molino y texeria de Azatarro".

Baliteke errotak biak bat izatea.

Gaur egun, ez dago Agirre errotaren aztarnarik.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.