Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Historia de la Torre de Ercilla. Bermeo-Vizcaya.

azala

J. Aitor González Gato
Azala eta orriak paperean - 167 orr.
Argazkiak kolorez eta marrazkiak zuribeltzez
Gaztelaniaz bakarrik
J. Aitor González Gato. Bilbo, 2007
Prezioa: 15,00 €. Salmenta-puntuak: Librería Luma (Bermeo)

Autore berak Bermeo inguruan idazten duen bigarren lana da. 2006an beste bat idatzi zuen, Bermeoko harresiaren inguruan alegia. Oraingo honetan, Ertzillako Dorretxeaz aritu da, kostaldeko uri honetan egon omen ziren 30 dorretxetatik gaur egun zutik dagoen bakarrez hain zuzen ere. Autore honek bildutako informazioaren arabera Ertzillako leinuaren jatorria Gipuzkoan legoke eta Bermeon kokatu zen XIV. gizaldiaren amaieran eta XV. mendearen hasieran. Garai hartan jaio zitekeen Ertzillako lehendabiziko Dorretxea, eraldaketa desberdinak jasan eta gero gaur egun ikus daitekeen dorretxea bihurtu arte. Egun, Arrantzaleen Museoaren egoitza dago bertan. Eraikinak ez omen du izaera militarrik, jauregi-izaera baino; hori dela eta, litekeena da Ertzillatarrek oso bizitza lasaia izatea. Euren gainean gauza gehiago jakiteko lan hau irakurtzea komenigarria da. Gainera, argitalpenaren amaieran Ertzillako Dorreak izandako aldaketen planoak aurki daitezke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.