Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Fauna

MOKOZABALA Urdaibai Biosfera Erreserban: hamar urteko jarraipena

azala

Joseba del Villar, Rafael Garaita eta Amador Prieto
Azala kartoi lodian eta orriak couché paperean, 82 orr.
Argazkiak kolorez
Euskaraz eta gaztelaniaz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Vitoria-Gasteiz, 2007
Prezioa: 12,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Urdaibaiko hezeguneak migrazioetan Europa zeharkatzen duten hegazti urtarrentzat, mokozabalarentzat esaterako, garrantzi handia du atseden-leku eta elikadura-gune legez. Horregatik, Natura 2000 Sarearen barruan Hegaztientzako Babes Bereziko Gune (ZEPA) gisa eta Uretako Hegaztien Habitat gisa nazioarteko garrantzia duten Hezeguneei buruzko Konbentzioan (RAMSAR) sartuta dago. Azken hau Europako Mokozabalek erabiltzen zutelako lortu bazuen ere, oso datu gutxi genituen haien inguruan. Hori dela eta, 1996an eztei osteko migrazioan zebiltzan mokozabalen jarraipena abiatu zen Urdaibain. 10 urte ondoren oso datu interesgarri ugari lortu dira, urte batzuetan 500 mokozabal zentsatu direla eta eraztundutako mokozabalen %78 Holandatik datozela, besteak beste. Aipatutako datuok gehi beste batzuk zein espeziearen inguruan informazio gehiago jakin nahi baduzue aukezten dizuegun liburua irakurtzea aholkatzen dizuegu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.