Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Ikus-entzunezkoa

GERNIKA BONBARDAKETA

azala

AA.EE.
DVDa. Estereoa.
Menu elkareragileak eta sarbide zuzena eszenatara. Kolorez.
Euskara
eitb Bilbo 2007
Prezioa: 29,95 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Gernikak jasandako bondarketa basati eta mingarriaren 70. urteurrenean argitaratutako beste lan bat dugu. Oraingoan, bi DVDz eta CD batez osatutako ikus-entzunezkoa da. Lehen DVDaren izenburua Gernika, bombardaketa. Bertan, bizirik dauden azken lekukoen bizipenak, hainbat film eta argazkiren azterketa eta aukeraketa, jakitunen iritziak eta pilotuen testigantzak bildu dira; gainera, gertakari historikoetan oinarri harturik bonbardaketa berregin da irudi birtualez baliaturik. Bigarren DVDaren izenburua Gernikako Picasso da eta bi dokumentalez eratuta dago. Bietan, Picasso lantzen da. Batean, bere bizitza eta, bestean, Guernica margolana, dena hizkera lauan eta teknizismorik gabe. Hirugarrena, PC-rako CDa da. Infografiak, ikus-entzunezkoak eta oraindik bizirik dauden pertsonen testigantzekin PC-a erabiltzen dutenei eskainita doa.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.