Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Saiakera historikoa

Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat.

azala

George Lowther Steer
Azala azal-hegalekin eta orriak couché paperean – 390 orr.
Argazkiak kolorean
Testua euskaraz
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Vitoria-Gasteiz, 2019
Prezioa: 15,00 €. Salmenta-puntuak: Liburutegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoa

George Steer gerra kazetariak 36ko gerran idatzitako The Tree of Guernica. A fiel study of modern war liburuaren euskarazko edizioa da. Liburuak 36ko gerran Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban gertatutakoak jasotzen ditu xehetasunez. Euskarazko bertsioan, Mikel Aiestaran gerra-kazetariak eta Nicholas Rankin Sterren biografoak hitzaurre bana idatzi dute. Koro Navarro itzultzaile donostiarrak euskaratu du lana. Sterrek ekarpen oso garrantzitsua egin zuen 36ko gerran gertatutakoa transmititzen, eta egiarekiko konpromisoa irmoa agertu zuen. Euskarazko edizioarekin aurrerapausoa eman da euskal memoria historikoa berreskuratzen eta gazte euskaldunek euskal historia ezagutzeko aukera paregabea edukiko dute.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.