Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Besteak

Marco Topo

azala


Material interaktiboa paper euskarrian eta euskarri digitalean
Argazkiak kolorez
Testua euskaraz
Gernika-Lumo, 2018
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Turismo-Bulegoa

Gernika-Lumoko Turismo-Bulegoak Gernika-Lumo ezagutzeko beste modu bat aurkeztu du. Oraingo honetan, interes-puntu desberdinetan informazio-geldialdiak jasotzen duen ibilbideari jarraituta, hiribildua era desberdinean eta dibertigarrian bisitatzea baimentzen duen familia-jarduera da, “Marco Topo” izena duena, alegia. Ikerketa-joko edukatibo honen bitartez, seme-alabak dituzten familiak bisita autogidatuak egin ahal izango dituzte, bisitaren puntu desberdinen informazioa eta bitxikeriak deskubritzen duten bitartean. Jokoak bisitatzailearen smartphonean edo tabletan ibilbidea aktibatzeko kodea, udalerriaren mapa eta frogak osatzen joateko ezinbestekoak diren pegatinak daramatza. Horrela, Turismo-Bulegoak bi atal dituzten foiletoak banatuko ditu. Atal batean, erronkak erantzuteko puntuak jasotzen dira eta, bestean, Gernika-Lumon oinarritutako txikienentzako denborapasak daude. Jokoa kargatutakoan, bisitatzaileak Marco Topo-ren web-orrialdean (www.marcotopo.com) abenturaren kodea sartu behar du eta jokoa hasiko da. 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako jokoan parte hartzaileak abentura handi baten protagonista bihurtuko dira. Marco Topo-ren eta bere arreba Martaren laguntzaz Topo Loco izena duen zientzialari maltzurrak bahitutako Flopiak askatu beharko dituzte. Pertsonaia hauek askatu ahal izateko mapan adierazitako Gernika-Lumoko guneak aztertu behar dira, gailu mugikorrek planteatutako galderak erantzun beharko dira eta gainditutako froga bakoitzean dagokion pegatina itsatsi beharko da. Marco Topo-ren helburua bisita kulturaletan txikienen interesa mantentzea da eta, horrela, familia osoak elkarrekin bere ondare historiko-kulturala deskubritzen ondo pasa dezan. Marco Topo-ren abentura bakoitzean aztertu beharreko lekuaren mapa darama, bai eta “app” bat ere, familiak bisitatzen duen leku bakoitzaren inguruan ondare- edo historia-erronka desberdinak botatzen dituen web-a hain zuzen ere. Teknologia berrietara egokituta materiala, beraz. Aurrerapauso interesgarria.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.