Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Musika

ARRATZU. KANTU-KANTARI

azala

Bilbao, Markos eta beste batzuk
Azala eta orriak couché paperean- 31 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Arratzuko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia. Arratzu, 2008
Prezioa: 15,00 €. Salmenta-puntuak: Loiolako Herriko Tabena, Gernika-Lumoko Lourdes frutadenda, Bego eta Gaubeka liburudendak, eta Bazar Txikia.

Liburu honetan Arratzuk urteetan zehar abesbatzarekin eta musikarekin izan duen eta gaur egun ere baduen lotura azaltzen da. Kontakizunak gerra zibilaren aurretik eta gaur egungo arteko ibilbidea jorratzen du. Horrela bada, lan honen helburuak abesbatzako kideen bizipenak berreskuratzea, ondorengoek ere ezagutu ditzaten eta herriko ondarearen zati garrantzitsu bat era iraunkorrean jasota izatea dira. Liburuarekin batera, 1974 eta 1989 artean Jose Luis Lauzirikak eta Alberto Lauzirikak zuzendutako abesbatzak abesten zituzten hainbat kantu jasotako diska eskaintzen da.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK

  • 1.Muxika. Baso, ibai eta auzo. (2002)
  • 2.Busturia. Gezatik gazira. (2004)
  • 3.Ajangiz. Eskuz landua. (2005)
  • 4.Gautegiz Arteaga. Ibarraren bihotz goxoan. (2005)
  • 5.Arratzu. Ugaritasunaren harana. (2006)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.