Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Surfa

Mundaka surf to live, live to surf.

azala

Craig Sage
Azal gogorra eta orriak couché paperean – 206 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz, gaztelania zeta ingelesez
Surfing Challenge S.L. Madril 2017
Prezioa: 45,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Europako olatu ospetsu eta onenaren istorioa oso lotuta dago Mundakara atzerritik heldu ziren surflariekin. Haietako zenbait gure artean geratu ziren betiko. Hauetako bat Craig Sage dugu. Australiar hau laurogeigarreneko hamarkadaren hasieratik bizi da euskal kostaldeko paraje honetan. Bere ikuspegi bitxitik, Craigek surfak Mundakarentzat duen garrantzia azaltzen digu. Liburu honetan beste zenbait gai jorratzen dira ere: herriko arrantza tradizioa, atzerritarrek Erdia Aroaz geroztik izandako eragina, iraganeko zein gaur egungo pertsonaia ospetsuak, baita Urdaibai Biosferaren Erreserban kokatutako hareazko barrarekin lotutako hamaika kontu ere. Argitalpen hau argazki ugariz hornituta dago eta denak kalitate handikoak. Mundakan surfak izan duen bilakaera ezagutzeko oso argitalpen egokia.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.