Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Saiakera historikoa

La verdad alternativa. 30 mentiras sobre el bombardeo de Gernika.

azala

Xabier Irujo
Azal solapaduna eta orriak paperean – 243 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testua gaztelaniaz
Editorial Txertoa. Begira Bilduma. Donostia 2017
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Liburutegiak

Aurton, Gernika bonbardatu zuten 80 urte betetzen dira. Testuinguru horretan kokatu behar dugu Xabier Irujo ikertzailearen lan berri eta berritzaile hau. Gernikako bonbardaketaren inguruan Xabier Irujo historiagileak idatzitako azken lana da eta Txertoa argitaletxearen Begira Bildumaren lehen zenbakia da. Egia gerraren lehen biktima dela esan ohi da, baina agian gezurra eta krimena batera doazela esatea zuzenagoa da. Eta Gernikako krimena XX. mendeko historiaren gezurrik nabarmenenarekin lotuta dago. Gaur egun, Kondor Legioak Gernika erasotu zuela inortxok ere ez du zalantzan jartzen. Halere, hasierako ukapenak erredukzionismoari, hau da, benetan gertatu zena txikitzen saiakerari eman dio bidea. Erredukzionismo hau askorentzat mito hutsa izatearekin batera, propagandaren emaitza da, batez ere Picassoren lanarena. Aipaturiko erredukzionismo honek oso osasun ona du. “Egi bakarra”ri eusteko berrogei urtez ehundutako gezur-sare trinkoan oinarritzen da. Xabier Irujok, pasio eta zuzentasun handiarekin, gezurraren labirintotik garamatza. Gernikaren gezurraren labirintotik, bai, baina baita gezur orokorraren labirintotik, zeren eta liburu hau, historiako liburu ona den heinean, iraganeko gertaeraren batera hurbiltzeko ez ezik, boteretsuak gezurra esatetik “egi alternatiboa” eskatzera pasatu diren orainaldiaz hausnartzeko balio du, Une historiko hori hobeto ulertzeko oso lagungarri dugun argitalpena duda barik.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.