Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Saiakera historikoa

Guernica. Una nueva historia. Las claves que nunca se han contado.

azala

Roberto Muñoz Bolaños
Azala azal-hegalekin eta orriak paperean – 301 orr.
Argazkiak zuri-beltzean
Testua gaztelaniaz
Editorial Espasa. Madril 2017
Prezioa: 19,90 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

1937ko apirilaren 26an, hegazkin alemaniarrek eta italiarrek Gernikako Hiribilduaren gainean bonbak jaurti zituzten, erabat suntsitu arte. Hasiera-hasieratik, ekintza militar hau faxismoaren aurkako borrokaren mito bihurtu zen, bai eta Franco jeneralaren erregimenaren kondena iraunkorra ere. Laurogei urte beranduago, egoera ez da aldatu eta aire-ekintza honen inguruan egiten den oinarrizko galderak oraindik erantzunik gabe darrai: zergatik bonbardatu zuten Gernika? Galdera honi erantzuteko, garrantzi handiko beste asko planteatzen dira: zein zen bonbardaketaren benetako helburua?; ba al zegoen azalpen militarren bat ala saiakera taktiko hutsa baino ez zen izan?; Kondor Legioa bere kabuz aritu ote zen?, eta horrela izan balitz, zergatik?; bonbardaketa gertatuko zela eta izango zuen eragina aldez aurretik ba ote zekien Francok, ala geroago enteratu zen?; ekintza militarraren eta altxamenduaren eremuan Mola eta Franco jeneralen artean egondako tirabira politikoen artean loturarik egon ote zen?; matxinatuen eta Eusko Alderdi Jeltzalearen zuzendaritzaren arteko negoziazioen porrota bonbardaketaren arrazoietariko bat izan ote zen?; zergatik matxinatuek gertatutakoan izandako ardura ez zuten onartu? Historialarien eta iritzi publikoaren artean, Espainiako Gerra Zibilean izandako gertakarietatik eztabaida gehien sortu duenetarikoa dela ez dago zalantzarik. Gertatutakoaren jatorriak eta ondorioak aztertzea eta ulertzea lehentasunezko lana izaten jarraitzen du, gure iragan hurbila bere bidezko neurrian baloratu ahal izateko. Zentzu honetan, argitalpen honek bere ekarpena egin nahi du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.