Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Giza eskubideak

Oroimenen erradiografia. 1937-2017.

azala

Gernika-Lumoko Sare
Azala eta orriak couché paperean – 88 orr.

Testuak euskaraz
Gernika-Lumo, 2017
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: gernikakosare@gmail.com - www.saregernika.eus

2017ko urte honetan Gernika-Lumok jasandako bonbardaketa basatiaren 80. urteurrena gogoratzen da. Eta horren harira egindako argitalpena dugu hau. Gernika-Lumoko Sarek prestaturiko txosten honetan udalerriko eta inguruko herrietako preso eta iheslarien erradiografia osatu dute. Izan zirenak eta direnak. Liburua memoria lantzen duten talde eta norbanakoentzat zein sarekide eta gernikar eta inguruko herritar guztientzako tresna izatea gura dute. Ezagutzeko, partekatzeko eta zabaltzeko tresna da, baina batez ere , hausnarketa eta transmisiorako erreminta izateko tresna da. Aurrerantzean ere erradiografia osatzen jarraituko dute, eta horretarako herritarrei azterketa-lan horretan parte hartzeko gonbidapena luzatzen da txostenean. Etxean galdetuz, liburuetatik datuak eskuratuz, sare birtualean nabigatuz edota adinekoei galdetuz, denen artean ahalik-eta erradiografiarik osatuena lortzeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.