Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria.

azala

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea
Azala couché paperean eta orriak paperean – 59 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testua euskaraz
GITE-IPES. Bilbo, 2017
Prezioa: 5,00 €. Salmenta-puntuak: Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea. www.gite-ipes.org

Hiru data. 1937ko apirilaren 26a, 1987ko apirilaren 26a, eta 2017ko apirilaren 26a. Bat: Gernikako sarraskia. Bi: 50. urteurrena eta Gernikako bonbardaketari buruzko egia aldarrikatzeko ekitaldia. Hiru: Gernika hartatik gaur egungo Gernikara, oroimen ariketa kolektiboa. Hiru jauzitan hiru urrats egiteko proposamena bildu du GITE Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak osatu berri duen Gernikaren egiak liburuxkan. Gernika Batzordeak hainbat ekitaldi egin zituen 1987an, herriko bonbardaketaren 30. urteurrenaren harira; tartean, Gernikaren egia mahai ingurua. Puntako nazioarteko lau historialari elkartu zituzten sarraskiari buruz gogoetatzeko: Herbert Rutledge Southworth estatubatuarra, Pierre Villar frantsesa, Manuel Turón de Lara eta Jokin Apalategi euskal herritarra. Fernando García de Kortazar historialariak gidatu zuen lau ikerlarien arteko solasaldia. Orduko sasoiaren transkripzioa elkartearen artxibategian aurkitu dute GITEko kideek aurten. Eta gertakarien 80. urtemuga dela-eta, solasaldiarekin eta gaur egungo hausnarketekin liburuxka osatzea erabaki dute. Euskaratzearen ardura Iñaki Aurrekoetxea Arkotxaren ardura izan da. Beste argitalpen bat, munduan, beste Gernika gehiago ez egoteko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.