Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Saiakera historikoa

Bermeoko Luis Eleizalde Ikastolaren historia (1966-1985). Herri baten ahaleginak.

azala

Ana Romero Andonegi y Joseba Iñaki Unanue Altonaga
Azal gogorra eta orriak couché paperean – 176 orr.
Argazkiak zuri-beltzez eta kolorez
Testua euskaraz
Bermeoko Elizalde Ikastola. Bilbo, 2016.
Prezioa: 12,00 €. Salmenta-puntuak: Eleizalde Ikastola

XX. mendeko 60ko hamarkadan Bermeoko oinarrizko edo lehen hezkuntzako ikastetxeen egoera ez zen ona, besteak beste, jaiotza-tasa handia zelako eta 50 eta 60 hamarkadan Bermeora heldutako etorkinen kopurua handia zelako. Bazeuden eskolak baina ezin zuten eskaera asetu eta eraikuntzen egoera ere eze egokiena. Udal-erakundea egoerari buelta ematen ahalegindu zen. 1969an Hezkuntza Ministerioak lizentzia eman zuen Artalde inguruan titularitate publikoko ikastetxe berria egiteko. Baina egoera ez zen askorik konpondu. Gauzak horrela, 60ko hamarkadako amaieran titularitate pribatuko eskola zentro berria sortzeko aukera kudeatzen hasi zen, baina beti ere euskara nortasun legez erabilita. Bestaldetik, klandestinitatean erregimen frankistaren kontrako mugimenduak garrantzitsuak ziren Bermeon eta horien artean euskara bultzatzeko mugimendua. Sasoi honetan Antón Ormaza bermeotarraren figura garrantzitsua izan zen. Alde batetik, erregimen frankistaren erresistentziari bultzada eman ziolako eta, bestetik, euskara kouminkazio-hizkuntza nagusi legez hartuko zuen eskola sortzen ahalegindu zelako. Lehenengo pausu zehatzak 1965ean kokatu behar dira, Euskararen Laguntzaileak izeneko taldea osatu zenean. 1966tik 1969ra bitartean klandestinitatean aritu izan ziren. Ikastola legeztatua izan aurretik eta hiru urteko ibilbide laburrean kokapen desberdinak ezagutu zituen. 17 neska-mutikorekin eta 2 maistrarekin hasi ziren. Urtetik urtera ikasle-kopurua gorantz zihoan. 1969tik 1977ra arte Santa Eufemia ikastetxe moduan ezaguna izan zen. Tartean, mugimenduan zeuden zenbait ekintzailek 1969an Kontsumo-Kooperatiba eratzeari ekin zioten eta Luis Elizalde izena jartzea adostu zuten, Luis Elizalde Breñosa bergararra euskal hezkuntza sistema baten teorialaria izan zelako eta auzo-eskolak bultzatu zituelako. 1978an Santa Eufemia ikastola Luis Elizalde Kooperatibaren jabetzapean sartu eta 1978ko irailaren 7an, gaur egun ezaguna den eraikina inauguratu zuten. 1985ean, Mungiako Larramendi eta Gernika-Lumo Seber Altube ikastolekin elkarlanean Ibilaldia antolatu zuten. Urte horretan 638 ikasle zituzten. 50 urte horiek ospatzeko argitaratutako liburuan aurreko informazioaz gain, hainbat datu, albiste eta argazki jaso dira. Beraz, Bermeoren historia garaikidearen zati bat ezagutzeko oso argitalpen egokia.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.