Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Arkeologia

Urdaibaiko Monumentu Megalitikoen Gida. Trikuharriak eta iruinarriak: eraikuntza monumentalak, hilobi-panteoiak eta lurralde-mugarriak.

azala

Agiri Arkeologia Elkartea
Azala eta orriak couché paperean – 63 orr.
Argazkiak kolorez
Gaztelaniaz
Agiri Arkeologia Taldea. Bilbo, 2015
Prezioa: 5,00 €
Salmenta-puntuak: Busturialdeko liburudendak edo arkeoagiri@hotmail.com

1985ean, AGIRI Arkeologia Elkarteak Busturialdeko I. Arkeologia jardunaldiak antolatu eta aurkeztu zituen. Gernika-Lumoko Kultur Etxean burutu ziren 1986ko urtarrilaren 1etik 4ra bitartean. 2015 honetan 30 urte bete ditu Urdaibaiko historiaurreko kultur ondarea ikertu, mantendu eta hedatzen diharduen elkarte honek. Lan ugari egin du taldeak: zenbait ikerketa-proiektu, Illuntzar aldizkariaren 7 ale argitaratzea, 22 ziklo monografiko edo ikerketa arkeologikoaren hedapen jardunaldiak… 30. urteurren hori ospatzeko eskuetan dugun monografiko argitaratu dute. Urdaibaiko Monumentu Megalitikoen Gida honetan Urdaibain aurkitutako trikuharriak eta iruinarriak jasotzen dira. 6 kapitulutan banatu dago. Lehenengoan, irakurlea megalitismoan eta arte megalitikoan kokatu nahi du. Bigarrenean, Urdaibaiko monumentu megalitikoen katalogoa jasotzen da. Bertan irakur daitekeenez 10 monumentu megalitiko daude, 5 trikuharri, 4 tumulu eta menhir bat. Horietako 9 Sollubeko Estazio Megalitikoan kokatuta daude eta bestea (Munjozuriko trikuharria), itsasadarraren beste aldean, Illuntzar-Busterrigane eremuan. Kapitulu honetan monumentu megalitiko bakoitzaren fitxa oso osotua dago. 3. kapituluan orain arte aztertutako monumentuen emaitzak jasotzen dira. 4. kapituluan ondare hau kontserbatzeko eta eraberritzeko emandako pausuak azaltzen dira. Azken kapituluan, Urdaibaiko megalitoen informazioa zein kongresu edota aldizkari zientifikoetan argitaratu den zerrendatu da. Amaitze aldera esan beharra dago Agiri Arkeologia Elkarteak argitaratutako monografiko hau Urdaibaiko megalitoen gainean orain arte argitaratutako osatuena dela. Oso diseinu erakargarria du eta argazki eta irudi ugariz hornituta dago, dena kolorez.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.