Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

Makuesak

azala

Azkona, Iñigo; eta Enbeita, Xabier
Azala gogorra eta orriak paperean – 95 orr.
Argazkiak kolorez
Testua euskaraz
Bizkaiko Foru Aldundia eta Elantxobeko Udala. Bilbo, 2015
Prezioa: 15,00 €
Salmenta-puntuak: Elantxobeko Udaletxea, Kofradia Zaharra eta Elantxobeko Denda

Elantxobeko herriaren ekonomiaren oinarria arrantza izan bazen ere, lanbide horretan aritzen den inor ez da lotzen gaur egun. Azken ontziak kentzeko zirenean bururatu zitzaion Iñigo Azkona elantxobetarrari herriaren historiaren parte handia den arrantza-mundua betikotzea. Azken ontzi horietan ibili zen, argazkiak ateratzen. Eta gero, ontzien faltan, arrantzaren inguruan mugitu izan diren herritarrak jarri ditu objektiboaren aurrean. Egia esateko, familia ugari bizi izan da arrantza-mundutik, baina hori desagertzen joan da. Beraz, guztiz desagertu aurretik, arrantzak herrian izan duen garrantzia gordetzeko modua bururatu zitzaion. Hortik dator Makuesak proiektua, eta abuztuan liburua argitaratu dute. Iñigo Azkonak urte pare bat egin ditu argazkiak ateratzen. Kamera aurrean jartzeko prest zeuden herritarrekin harremanetan jarri, Elantxobeko Bodegan batu eta han atera ditu Azkonak argazkiak. Proiektu honetan, gainera, Xabier Enbeita bertsolariren laguntza izan du. Erretrato bakoitzari bere testua harri dio Xabier Enbeitak. Liburuaren formatua 27 X 30 da. Tamaina handiko 41 argazkiz eta bakoitzari dagokion testuaz hornituta dago. Azken partean, Elantxobeko arrantza-flota osatzen zituzten ontzien izenak eta arrantza-munduaren hainbat argazki zahar jarri ditu Iñigo Azkonak. Hitzaurrea, Patxi Egurrola elantxobetar kazetariarena da, eta honek ere, mundu hau ondo ezagutzen du, bere familia ere arrantza-munduari lotuta egon delako. Makuesak proiektua, bere dimentsio osoan, kontuan hartzekoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.