Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Unitate didaktikoa: Geografia eta Historia

Erdi Aroko arte-ondarea Gernika-Lumon

azala

Gernikazarra Historia Taldea
Azala eta barneko orriak couché paperean- 18 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saila. Gernika-Lumo, 2014
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saila

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak Gernikazarra Historia Taldearekin elkarlanean Erdi Aroko Gernika-Lumori buruzko unitate didaktikoak argitaratzen hasi zen 2009an, bi helburu bete nahian: bata, garai historiko hori Gernika-Lumon nola bizi zen herritar orori eta DBHko ikasleei erakusteko, eta bestea, euskararen normalizazioan laguntzeko, Aurton argitaratutako bi ale berri hauekin 8 unitate didaktikoz osatutako bilduma amaitutzat eman da. Zazpigarren alean, Erdi Aroko ekonomia Gernika-Lumon izenburupean Erdi Aroko ekonomiari buruzko hainbat datu interesgarri biltzen dira. Esaterako, mendiak eta basoak ekonomiarentzat oinarrizkoak zirela Erdi Aroan zehar, besteak beste, haziendarako zituen larreengatik eta etxebizitzak eraikitzeko zein ikatza egiteko zuragatik, nahiz eta, apurka-apurka ekonomia dibertsifikatzen joan eta, horrela, komertzioak, burdinaren industriak eta teileriak, adibidez, garrantzia hartzen hasi ziren. Ekonomiaren isla arte-ondarea ere bada. Hori lantzen du zortzigarren aleak. Erdi Aroko arte-ondarea Gernika-Lumon izena duen unitate didaktikoan Gernika-Lumoko Erdi Aroko arte-ondarea lantzen da. Gotikoa ez bezala errenazimendua ondo ordezkatuta dago udalerri honetan. Amaitzeko esan ,aurrekoetan bezala, testuak laburrak, zehatzak eta ulertzeko errazak dira. Argazki eta irudi ugariz hornituta dago. Bietan, amaieran, ikasleentzako ariketak daude.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK:

  • 1. Gernika-Lumo: Komunikabideak Erdi Aroan.
  • 2. Herri sinesmenak eta ohiturak. Emakumea herri tradizioan.
  • 3. Gernika-Lumoko ezaugarri geografikoak. Hidrografia eta orografia.
  • 4. Gernikako Hiria.
  • 5. Erdi Aroko gizarte-kultura Gernika-Lumon.
  • 6. Antolaketa politikoa eta administratiboa Gernika-Lumon.
  • 7. Erdi Aroko ekonomia Gernika-Lumon.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.