Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Geografia eta historia

Sukarrieta-Pedernaleseko ibilbide historiko grafikoa (1900-2014)

azala

Julio Ruiz de Velasco Tissier
Azala eta barneko orriak couché paperean- 208 orr.
Argazkiak zuri beltzean
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz
Julio Ruiz de Velasco Tissier. San Sebastián-Donostia, 2014
Prezioa: 30,00 €. Salmenta-puntuak: Sukarrieta-Pedernales udalerriko taberna desberdinetan

1990ean, Julio Ruiz de Velascok, ‘Sukarrieta-Pedernaleseko ibilbide historiko grafikoa (1900-1990)’ trilogiaren lehen zenbakia argitaratu zuen. Hasierako bolumen horretan hainbat argazki bildu zituen, besteak beste, ondokoak: umeteria plazatxoan jolasten, Portuondoko kaira loturiko ontziak, Txatxarramendiko parkea eta irla, herriko jendea eta udatiarrak, Mundakako Itsasadarra. 2000. urtean, bigarren bolumena kaleratu zuen, ‘Sukarrieta-Pedernaleseko ibilbide historiko grafikoa (1900-2000)’ izenburupean. Bertan, herriko beste herritar ugariren familia-albumetatik ateratako ekarpen eta erregistro grafiko berriak jaso zituen; dokumentu batzuk 1900az aurretikoak. Eta birik ez dagoenez hirurik gabe, 2014 urtean trilogiaren hirugarren eta azken bolumena argitaratu du. ‘Sukarrieta-Pedernaleseko ibilbide historiko grafikoa (1900-2014)’ izeneko lan honetan Kanalak hartzen du protagonismo nagusia, egilearen familiak Kanala auzoarekin harreman estua duelako eta auzo horrekin erdi zorretan zegoela uste duelako Horregatik, azken lan honetan, besteak beste, ondoko argazkiak ikus daitezke: 1862an Laidari egindako argazkia, Norvegiarraren etxea, Modesta Arratibelen erretratua eta Hilario Apraizen irudia. Horrela bada, hirugarren ale honekin, herri honen ehun urteko memorian zeharko ibilia egin da, bertako fisionomia eta jendearen gaineko gomuta eginez. 600 argazkiz gorako bilduma da, hornitua nahi adina anekdota eta gertakariz, izen eta deituraz, den-denak xeheki eta artoski jasorik proiektu honetan bere gogo osoa jarri duenak.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK:

  • 1. Sukarrieta-Pedernaleseko ibilbide historiko-grafikoa (1900-1990).
  • 2. Sukarrieta-Pedernaleseko ibilbide historiko-grafikoa (1900-2000).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.