Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

Marijesiak: Abenduko koplak.

azala

Etxebarria, Igone, eta Kamiruaga, Akaitze
Azala eta orriak couché paperean - 93 orr.
Argazkiak zuri beltzez eta kolorez. DVDa: Iraupena 24 min.
Euskaraz
Labayru Ikastegia eta BBK Fundazioa. Bilbo, 2014
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Gabonak iragartzeko eske-errondak dira Marijesiak. Geureak-Herri ondare bilduma etnografia eta herri ondareari buruzko monografiak argitaratzeko sortu zen. Sorta horretakoa da Marijesiak: Abenduko koplak izeneko liburu hau. Busturialdean, oraindik orain, hainbat herritan (Gernika-Lumon, Gautegiz Arteagan, Muxikan –Ariatza, Gorozika, Ibarruri-, Ean, Ibarrangelun) entzun eta ikus litezke. Liburu hau osatze aldera tradizioa bizirik gordetzen duten herrietan lekuan lekuko taldearekin egon dira, erronda ere grabatu dute eta baita horren inguruko berriak ere: noiztik datorren ohitura, zertan aldatu den denborarekin eta abar. Lana euskarri bitan aurkezten da, liburuan eta DVDan. Liburuan tradizioak dakartzan hainbat ezaugarri banan-banan garandu izan dira: kantetako modua, ordua, iraupena, kantua bera, musika edo makilarik erabiltzen den, eta beste batzuk. Horrez gainera, kantuaren aldaera batzuk ematen dira, ahozko transmisioaren egin duten ibilbidea ikusteko. Argazki asko daude testuaren osagarri, horretariko batzuk herrian herriko laguntzaileek eurek eskuratutakoak. DVDan, azalpenak kantuekin batera daude, lekukoen informazioarekin osatuta. Eta beste alde batetik, leku bakoitzeko kantua osorik edo ia osorik entzuteko aukera dago. Eskualdea beste modu batera ezagutzeko aukera aproposa.

BILDUMA BEREAN BUSTURIALDEKO BESTE HAUEK:

  • 1. Morga: bizimodua eta ohiturak
  • 2. Aratusteak Bizkaian.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.