Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Rompiendo el silencio: 25 urte bakegintzan (1988-2013)

azala

Etxaniz Ortuñez, Jose Ángel, eta López de Larruzea Zarate, Amagoia
Azala gogorra eta orriak paperean – 190 orr.

Testua euskaraz eta gaztelaniaz
Gesto por la Paz (Gernika-Lumo)-Bakearen Arbola (Arbolaren Malkoa). Bilbo 2014
Prezioa: 10,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

1987. urtean izandako indarkeriaren aldi gogorrak 51 hildako ekarri zituen. Berton, Gernika-Lumon, irailaren 9an, kuartelaren inguruan begiratzen zebiltzala, bi guardia zibil kotxe-bonba baten leherketaren ondorioz bertan hilda geratu ziren. Urte batzuk lehenago, Lurgorriko Santa Luzia-San Frantzisko parrokiak Antimilitarismoa, Giza Eskubideak, Bakea, Ez-Indarkeria eta abar suspertzeko asmoz hainbat aktibitate aurrera eramaten ari ziren. 1987ko abenduan egindako jardunaldietan –bertan Juan Alberto Belloch epailea eta Giza Eskubideen Elkarteko presidentea partaidea zela- entzuleen txandako berbaldian egin zen proposamenari eutsita sortu zen Gernika-Lumoko Gesto Por la Pazeko taldearen ernemina. Geroago, beste gainontzeko parrokiak, pertsona desberdinak eta Desarmearen eta Bakearen aldeko Euskal Kolektiboak erakundearekin lotutako taldeak ere gehitzen joan ziren. 1988ko martxoaren 20an egin zen Gernika-Lumon lehen gestoa eta urte horretako apirilaren 15ean jende aurrean aurkeztu zen Gesto por la Paz Koordinakundeko talde gernikarra, ARBOLAREN MALKOA izena hartu zuena. Beranduago, talde honek bultzarik hainbat jardunaldi, hitzaldi eta bestelako aktibitate, gesto gehiakorekin batera, eraman ziren aurrera, betiere bakearen kultura supertzeko asmoz. Tentsio handiko urteak izan ziren, giza eskubideen urraketak (heriotzak, torturak, bahiketak…) eguneroko kontua zelako. ETAk bere ekintza terroristak bertan behera ixteko agiria zela-eta, Gernika-Lumoko talde pazifistaren jarduera, BAKEARN ALDEKO KOORDINAKUNDEKO beste guztien antzera, asko gutxitu zen. Testuinguru berri honetan, 25 urteko jardueraren ondoren, 2013. urtean, taldeak desegitea erabaki zuen. Eskuetan duzun liburu honek mugimendu pazifista horren 25 urteko jarduera laburbiltzen du. Bertan, testu interesgarriak eta irakurtzeko errazekin batera, hainbat material grafiko aurkituko duzu. Liburuarekin batera DVDa ere badoa, liburuan sartu ez den materiala eskuragarri izan dezazun.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.