Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Memorias de guerra

azala

Joxe Iturria Lasaga
Azala couché paperean eta orriak paperean – 147 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Gaztelaniaz
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2013
Prezioa: 25,00 €
Salmenta-puntuak: Gernikako Bakearen Museoa

1936ko gudan, Euskal Herriko zenbait udalerrik, Durangok eta Gernikak besteak beste, frankisten aldekoen bonbardaketak pairatu zituzten. Bi herri horien erasoak oso pertsona gutxik ezagutu zuten eta, horietako bat, Joxe Iturria izan zen. Kamioi-gidari honek 1937ko apirilaren 26an Gernikak eta 1936ko irailaren eta 1937ko martxoan Durangok jasandako bonbardaketak ezagutu zituen. Orduan, 22 urte zituen. 1936an Durangoko bonbardaketetako hilotzak bere kamioarekin garraiatu zituen frontoitik kanposanturaino eta, gutxienez, 30 hilotz zenbatu zituen. Gernikako Andra Mariako babeslekuaren hondarren gainean zutik egon zen eta, bere garaian Jose Labauria alkateak esan zuen moduan, honek ere esan zuen leku horretan babes hartutako 500 pertsonek bizia galdu zutela, ezin izan zelako apenas inor onik erreskatatu. Baina Joxe Iturriaren Gudako Memoriak ez ditu gudako fronteko gertaerak bakarrik narratzen, horrekin batera etxeetan, frontetik urrun, izandako dramak ere deskribatzen ditu. Era berean, gerraren eta gerra osteko azken urte ilunen diktaduraren eragina jasan zuten pertsonen gorabeherak ere kontatzen ditu. Horrela, Gernikako Bakearen Museoaren Gernikako Bonbardaketaren Bildumaren laugarren argitalpen honekin, memoria historikoaren berreskurapenean beste pausu bat ematen da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.